XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txakur txar onek antzeman dit
nik ortzik ez daukatena,
berialaxen billatutzen du
neri sobratzen zaitena;
kaxuelka bat tripaki banun
ta berak jan dit geyena,
gero kontua pagatzeko ni,
orrek ematen dit pena.

Orduan ekin zion beste bertsolari batek, esanaz parrandan gastatzen zituan diruekin etzeukala ortza berriak jarri eziñik, eta orduan errezago jango zituala tripakiak txakurrari eman gabe.

Kursaal-ean ederrak kantatu ziran, bañan an kantatu ziranak etziran batere txarragoak.

Gu gaubean, amarrak aldean, atera giñan etxe aldera, eta artean ere an gelditu ziran danak zeñek baño zeñek bertso ederragoak kantatuaz.

Zeru txiki baten antza ematen nion nik Manuel-en ostatuari egun artan.

Bazirudian aingeru talde bat ari zala kantari, triste zeudenak alaitu nayean.

Izan ere, orrelako egunak gogoangarriak izaten baitira Euskalerrian, batez ere euskal oitura onak maite ditugunentzat.